Atalen eguna bihar zortzi, Umore Onaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Egun berezia izanen du Umore Ona elkarteak hilaren 14ean, bihar zortzi; Atalen eguna eginen dute. Goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak, eta bazkalostera arte luzatuko da eguna.

Atalen irteera, hasteko
Atalen irteerarekin hasiko da eguna, hurrengo igandean. Goi­­zeko 11:00etan hasita izanen da, Madalenatik. Irumaita txarangarekin batera eginen dute, haien erritmora.
Ondoren, orduerdiren ondoren hasiko dira pilota partiduak frontoian. Bertan izanen dira Umore Onako pilotariak. 

Segidan hasiko da herriko eragileen emanaldia.  Umore Ona abesbatza, dantza taldea eta txarangak bat eginen dute herrian zehar. 
Bazkaria eginen dute eguerdiko 14:00etan, eta bu­katzeko, dantzaldia izanen da, Gan­ddegiko Luixen eskutik. 

ATALEN EGUNA
Egitaraua

- 11:00, Irumaita txaranga eta Atalen irteera Madalenatik.
- 11:30, Pilota partiduak Umore Onako pilotarien eskutik.
- Ondoren, Umore Ona abesbatza, dantza taldea eta txarangaren emanaldia herrian zehar.
- 14:00, bazkaria Umore Ona elkartean.
- Bazkal ondoren, dantzaldia Ganddegiko Luixen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!