Eguneko zentroko langileak greban, Hernanin ere

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 5a, 02:00

Ostegunero Sandiusterri au­rrean protesta egiteko asmoa azaldu dute Hernaniko Zaha­rren Egoitzako eguneko zen­tro­ko langileek. Eulen enpre­sako langileak dira, eta ELAk dei­tu­tako greba egunekin egin dute bat, Gipuzkoako Zaha­rren egoi­tzetako, eguneko zen­troetako eta etxe tutelatuetako lan­gi­leen eskariekin bat egi­teko.

Denera, 17 greba egun zehaztu dituzte. Aurrenekoa irailaren 28an egin zuten, eta aste honetan beste hiru egiten ari dira: asteazkenean, atzo eta gaur. Hurrengo greba egu­nak azaroaren 26tik 30era, eta abenduaren 24tik 31ra egingo dituzte.

Lan-hitzarmena berritu gabe, 2016tik
Langileek azaldu dute «lan-hitzarmena 2016tik berritu gabe» dagoela. Hori horrela, eskaeretako bat «soldatak igotzea» da. Baina ez bakarra.

Aldarrikatu dute «gizartea zahartzen» ari dela, eta «adi­ne­koek kalitatezko zaintza merezi» dutela. Horregatik, «lan­gileen karga arintzeko ratioak egokitzea» eta «bizitza pertsonala eta lana kontzilia­tze­ko neurriak» ere eskatu dituzte.

Feminizatutako sektorea
Beste sektore batzuetan ger­ta­tzen den bezala, adinekoen zaintzaz arduratzen dena ere, «sektore feminizatua» dela azaldu dute, eta honi lotuta, «baliokidea den sektore mas­ku­linizatuarekiko soldata-tar­tea kentzeko» ere eskatu dute, hau «%30ekoa» delako.

Hau guztia aldarrikatu du­te, «oraingo eta datozen emakume langileengatik, eta gure adinekoentzako kalita­tez­ko zaintzaren alde». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!