Kontzertu berezia prestatu dute biharko Goiz Eguzki eta Ozenki abesbatzek, eta Doinu Zale akordeoi orkestrak. Milagrosan ariko dira, 19:30etan, eta Imanol Kamioren Udazkena kantua estrenatuko dute.
Aurretik, abesbatza bakoitzak abestuko du. Aurrena Goiz Eguzkik zazpi kanta interpretatuko ditu, eta gero, Ozenkik, beste sei. Bukaeran elkarrekin ariko dira, Udazkena estreinatzeko.