Karlos Apeztegiaren gutunean, akatsak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 5a, 01:00

Atzo argitaratu zuen Kronikak Karlos Apeztegia Jakak Soto del Realgo espetxetik bidalitako gutuna, eta baziren bi akats. «Hernanin maite nauten gutxiei muxu handi bana bidaltzen» ziela jartzen zuen, baina «Hernanin maite nauten guztiei» jartzen zuen gutunean. Era berean, «eutsi goiari, beheari eta behar denari» esanez agurtzen du gutuna Apeztegiak, eta ez «beherai». Gutuna webguneko Jasota Bezala atalean irakurri daiteke, osorik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!