Duela bi urte San Joan Bataiatzailea parroki elizan Zikuñagako Amaren kapera berria ireki zen eta bertan, sarrerako horman, kolunbarioa eraiki, hau da, hildakoen errautsak gordetzeko nitxoen biltegia.
Historian zehar ehorzketak eliz barruan egin ohi ziren. Parrokiko kolunbarioak eliz tradizio hau berreskuratu nahi du, gure hilen oroimen eta atsedenerako.
PARROKIKO BULEGOKO ORDUTEGIAN
Izpizua kalea 3, behea, HERNANI
TLF 943 55 26 84