Euskal pintxopotea gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 4a, 02:00

Euskal Sagardoak antolatuta, Euskal pintxopotea izango da gaur, Hernaniko lau tabernatan: Txilin, Atxurren, Tripontzin eta Kixkalen. 2 euroan egongo dira «Euskal Sagardoa eta kalitatezko bertako produktuak: Eusko Labeldun Basatxerri, Harakai, Lumagorri eta Zubeltzu produktuak izango dira aukeran».
Bihar, berriz, afari maridatua egingo dute Tripontzi jatetxean, 20:30etan. Erreserbak egiteko, deitu: 943 55 57 24.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!