Atzo jarri zuten martxan, hiru zita berezirekin, Hitz andana egitasmoa. Herritar ugari bildu zituzten, Tramankuluak, Xuxurlariak eta Oxido kontaketa eta antzerki saioek, Biterin, Plazan eta Urumea ikastolan.
Eta hiru egunetan bigarrena izango da gaurkoa: poesia eta musika izango dira protagonista, Ene maite kuttun guztiak emanaldiarekin. Biterin izango da, 20:00etan, Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga eta Iban Urizarren eskutik. 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Hirugarren eta azkeneko eguna, urriaren 11n izango da, Nazioarteko inprobisatzaileen birarekin. 20:00etan izango da Biterin, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Tomasita Quiala eta Araceli Argüellorekin. Sarrerak Biterin bertan daude salgai, 7,5 euroan.