Orain Presoak egitasmoaren barruan, hainbat ekintza antolatu dituzte datozen asteotan, «euskal preso izateagatik ezartzen zaizkien salbuespenezko baldintzak salatzeko». Hernanin izango dira horietako bi: bizikleta martxa egingo dute bihar, 19:00etan Zinkoeneatik abiatuta; eta kontzentrazioa hilaren 18an, herriko sarrera-irteeretan (Zikuñagan, Galarretan, Zinkoenean eta Txantxillan).