Plaza Berrin jarri du zita gaur Hernaniko Kaleratzeak Stop taldeak, Etxebizitzaren Astearen bigarren ekintzarekin: batzar publiko eta irekia egingo dute, arratsaldeko 19:30etan hasita; eta bertan aurkeztuko du taldeak, landu eta proposatu duen Etxebizitza Legea.
Zehazki, bost proposamen nagusi planteatuko ditu taldeak, legea aldatzeko: atzera eraginezko ordainean emateari buruzkoa da aurrenekoa, abalisten ohiko etxebizitza ezin enbargatzea eskatzen duena, besteak beste; alokairu eskuragarri eta egonkorrari buruzkoa bigarrena; kaleratzeak saihesteari buruzkoa hirugarren proposamena; etxebizitza hutsak uztera derrigortzea eskatzen du laugarrenak; eta ura, argia eta gasa ez direla moztuko bermatzea bosgarrenak, aurrez kaltetuen egoeraz informatu gabe.
Batzar publikoa eta irekia deitu dute, Etxebizitza Legearen proposamena azaltzeko.
Etxebizitza Legearen proposamena, Madrilgo Kongresuan sartzea lortu dutela jakinarazi du Kaleratzeak Stopek, bertan eztabaidatu dezaten: «konbentzituta gaude, onartzen baldin bada, etxebizitzaren arloko panorama erabat aldatuko dela, eta etxebizitza duin eta eskuragarriaren bidean egongo garela», nabarmendu dute.