Hitzaldia eskaini zuen aurreko ostegunean, Biterin, ADAHIgi elkarteko Gurutze Aguirre pedagogoak. TDA-H gaixotasunari buruz aritu zen, eta hori izan dezaketen haurren guraso eta irakasleei zuzendutakoa zen saioa. Bertan azaldu zuen, haurretan ez dela hain ezohikoa (%3-7 artean), eta trastorno neurobiologikoa dela, hiru sintoma izan ditzakeena: arreta falta, hiperaktibitatea eta oldarkortasuna. Eta segidan, jarraibide batzuk eman zituen, nola egin diezaioketen aurre gaixotasunari. Edozein kontsultatarako edo laguntza eske jotzeko, elkartearekin kontaktatzeko bi aukera eman zituen pedagogoak: 943 45 95 94 telefonoan, edo adahigi@adahigi.org emailean.