Ezohiko Plenoa gaur, igerilekuen inguruan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 4a, 02:00

Plenoa izango da gaur, ezohi­ko deialdian, Hernaniko uda­le­txeko Pleno Aretoan; eguer­di­ko 12:00etan izango da, eta puntu bakarra landuko dute, kiroldegiko igerilekuei buruz­koa, hain zuzen ere.

EAJ-PNV udal taldeak aur­kez­tu zuen ezohiko Plenoa dei­tzeko eskaera; eta alkateak de­ialdi hori egiteko 15 eguneko epea igaro zenez, deialdirik gabe, hortik 10 egu­ne­ra au­to­matikoki deituta ge­ra­tu zen; gaurko, alegia.

Plenoak izango duen puntu bakarrean, eskatuko dute argi­tu ditzatela EAJk azaldutako 10 zalantzak, kiroldegiko igerile­kuen inguruan.

Besteak beste, galdetu du nola konpondu den bioma­sa­ren galdararen kalkuluan pro­iektuak zeukan akatsa, eta dio bere ustetan jarri den galda­rak ez dituela betetzen proiek­tuak aurreikusitako energia be­ha­rrak. Azaldu du, era bere­an, ez direla jarri xafla isola­tzaileak, «RITEk derrigortzen di­tuenak igerileku klimatiza­tu­etan». Gal­detu du, baita ere, legala ote den diru publikoa gas­ta­tzea, «erortzeko arrisku­rik edo osa­sun txarrik ez zuen ige­rileku bat bota, eta toki gehiago eduki bai, baina aforo txi­kia­go­a­rentzat prestatuta da­­­goen makineria daukan bes­te bat egiteko». Edota zer­ga­­tik ez den aldatu aurreko gal­­da­ren txi­miniaren txapa errea, eta zer dela eta darien ura, sar­tzeko eskailera berriei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!