Ezohiko batzarra gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 3a, 02:00

Maiatzeko batzarrean zenbait bazkidek egindako eskaerari erantzunez, ezohiko batzarra deitu du Dobera Euskara Elkar­teak gaur, bazkidetza ereduaz eta martxan dagoen Kronikalari kanpainaz aritzeko. 19:00etan izango da, Biterin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!