Ekintza andana, pila bat, izango dira urriko kultur agendan; eta egitasmo berezi batekin, Hitz andana deitu dutenarekin, emango diete hasiera gaur. Hiru egunez egingo dute, gaur, bihar eta urriaren 11n; eta bost emanaldi izango dira guztira. Aurrenekoak, gaur arratsaldean bertan: Tramankuluak kontaketa antzeztua, 17:30etan Biterin, Jose Ramon Soroizekin; Xuxurlariak kale antzerkia Plazan, 18:30etan, Ados Teatroarekin; eta Oxido mikro antzerkia, 20:00etan Urumea ikastolan, Pez Limbo taldearekin.
Bihar segiko du, Ene maite kuttun guztiak poesia eta musika emanaldiarekin, Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga eta Iban Urizarren eskutik; Biterin, 20:00etan. Nazioarteko inprobisatzaileen birak emango dio bukaera, hilaren 11n, 20:00etan Biterin. Azkeneko saio horretarako, sarrerak salgai daude kultur etxean, 7,5 euroan.
Aste honetan, beste bost zita
Baina Hitz andana bakarrik ez, beste sei ekintza ere izango dira aste honetan, hilabeteko kultur agendari hasiera potentea emateko. Ostiralean eta larunbatean ospatuko dute Albokarien Hernaniko Topaketa; berezia gainera, 25 urte beteko baititu aurten. Ostiralean hasiko da Biteriko zine denboraldia ere. Larunbatean, berriz, bi zita gehiago: Mugarri Bisita aurrena, helduak 07:30etan eta haurrak 09:00etan Plazatik abiatuta, eta izenematea zabalik dago, Biterin; eta arratsaldean, kontzertua eskainiko dute Goiz Eguzki eta Ozenki abesbatzek, 19:30etan Milagrosan. Igandean, azkenik, Argazki Digitalen Rallya egingo dute, 09:00etan Plazan hasita.
URRIKO KULTUR AGENDA
1-24 Irakurketa partekatuak, erakusketa eta solasaldia. Kattalin Minerrekin, 19:30etan Liburutegian.
5 Harremanak, loturak argazki lehiaketara aurkezteko azkeneko eguna. Udaletxeko HHZn.
5-6 Albokarien Topaketa.
5 Biteriko zinema denboraldiaren hasiera.
6 XXIX. Mugarri Bisita.
6 Kontzertua: Goiz Eguzki eta Ozenki abesbatzak. 19:30etan, Milagrosako kaperan.
7 Argazki Digitalen Rallya. 09:00etan, udaletxeko arkupeetan.
8-21 VI. Bakailu Astea.
13 Bigarren Eskuko Azoka, Urbieta kalean, 10:30etatik 13:30etara.
13 Erromeria Jeiki Hadi taldearekin, 18:30etan Plaza Berrin.
17 Ipuin kontaketa, Maite Frankoren eskutik, Udal Liburutegian. 3-4 urtekoentzat 17:30etan, eta 5-7 urtekoentzat 18:00etan.
20 Kalez Kale Kantari. 12:00etan hasita, Plaza Berritik.
25 Zinea Euskaraz: 80 egunean. 18:30etan, Sandiusterrin.
26 Argazki Digitalen Rallyaren sari banaketa. 19:00etan, Biterin.
26-27 Txantxillako Jaiak.
27 Haur antzerkia: Enaren kontuak, 2 princeses barbudes (Katalunia). Euskeraz, familia osoarentzat. 12:00etan, Biterin.
27 Kontzertua: Zumaiako San Pedro abesbatza. 19:30etan, Milagrosan.
28 Nahastekak: Hozkailua, Huts teatroa. Euskeraz, 19:00etan Milagrosan. Sarrerak, urriaren 15etik.
30 Ipuin kontaketa, Lupe Lekuonaren eskutik, Udal Liburutegian. 3-4 urtekoentzat 17:30etan, eta 5-7 urtekoentzat 18:00etan.
Hernani’n Musik
18 Zu&ni, Niko Etxart eta Maialen Errotabehere. 20:00etan, Biterin. Sarrerak salgai, urriaren 8tik.
Literatur solasaldiak
10 La triologia de Nueva York, Paul Auster. Amaia Garciak dinamizatuta, gaztelaniaz. 19:30etan, Liburutegian.
16 Gauaren sakonean, Haruki Murakami. Ane Mayozek dinamizatuta, euskeraz. 19:30etan, Liburutegian.
Erakusketak
9 Pedro Espadaren eskultura erakusketaren bukaera.
11-24 Pintura eta eskultura, Fernando Santibañez. Biterin.
26-azaroak 7 Argazkia, Ainara Lasa. 18:00etatik 20:30etara, Biterin.
Hitz andana
3 Tramankuluak kontaketa antzeztua, Jose Ramon Soroizekin. 6 urtetik gorakoentzat, 17:30etan Biterin.
3 Xuxurlariak kale antzerkia, Ados Teatroarekin. 18:30etan, Plazan.
3 Oxido mikro antzerkia, Pez Limbo taldearekin. 16 urtetik gorakoentzat, gaztelaniaz. 20:00etan, Urumea ikastolako eraikinean.
4 Ene maite kuttun guztiak, poesia eta musika, Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga eta Iban Urizar (Amorante). 16 urtetik gorakoentzat, 20:00etan, Biterin.
11 Nazioarteko inprobisatzaileen bira: Kuba, Argentina eta Euskal Herria. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Julio Soto, Tomasita Quiala eta Araceli Argüello. 20:00etan, Biterin. Sarrerak, 7,5 euroan.
Gaztelekua
2, 4 Gazteen ekarpenak jaso.
5, 7 Elkar ezagutu.
9, 11 Eman txapa, txapa tailerra.
20 Sukaldaritza tailerra.
24 Mahai jolasak: partxisa.
26 Ping pong.