Ekintza berriak antolatzen jarraitzen du Urumea HerriGuneak, Urumea ikastolaren eraikin zaharrean. Datozen egunetarako prestatu dituzte beste lau, gaur bertan hasita: estiramendu eta erlaxazio tailerra egingo dute, 16:30etan hasi eta 17:30ak arte. Arropa erosoa eramatea gomendatu dute.
Bihar, berriz, zita bikoitza izango da: euskal dantzen tailerra egingo dute aurrena, plaza dantzak ikasteko, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara; eta asanblada irekia egingo dute 19:00etatik 20:00etara.
Ostiralean, azkenik, informatika ikastaroa eskainiko dute bertan, teoria erakusteko, 17:00etatik 18:30etara.
Bestalde, jakinarazi dute datorren astetik aurrera egunero irekiko dutela HerriGunea, ziurrenik. Datozen egunetan zehaztuko dute.