Mundarrok, Ostadarren aurka, 0-2 irabazi zuen Michelinen eta lehendabiziko hiru partidu ak irabazi ditu jarraian. Lidertza sendoa du bederatzi punturekin eta bi punturen abantaila ditu bigarrenarekiko, Santo Tomas Lizeoa. Ostadarrek ere sei puntu zituen asteburuko partidua hasi aurretik, hortaz, partidu erakargarria zen jokalari zein zaletuentzat.
Hogeigarren minutu inguruan Simonek jokaldi pertsonal oso on bat burutu ondoren atezaina aurreratuta ikusi eta arratsaldeko lehenengo gola sartu zuen. Momentu horretatik aurrera etxekoek estutu zuten Mundarro, partiduaren dinamika nahiko aldatu zelarik. Atsedenaldira iritsi baino bost minutu lehenago Mundarroko atezainak bat bateko bat ederki gelditu izanari esker ez zen markagailua mugitu.
Bigarren zatian partidua ez zen asko aldatu, etxekoek estutzen jarraitu zuten, baina 15 minuturen faltan lasaitasunaren gola etorri zen. Marcosek bikain amaitu zuen Iñakiren jaurtiketa bikoitz baten aldaratzea.
Hortik aurrera Astigarragako taldeak baloia berriz ere hartu eta partidua amaitu arte kontrolpean eduki zuen garaipena.