10 nazio, sagardoaren eta turismoaren sustapenerako

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 3a, 02:00

Europako 10 naziotako or­dezkariak elkartu dira Sagar­do­aren Lurraldean sagardo nora­koen nazioarteko sare bat sor­tze­ko aukerak aztertu eta elkarren artean sagardoaren kultura eta turismoa susta­tzeko. Topaketaren emaitza be­zala, jarduera batzuk mar­txan jarriko dira, besteak beste, tal­de marka bat eta webgune baten sorrera eta hurrengo topaketa sareko beste herrialde batean ospatzea. Bestalde, Europako finantziazioa lor­tzeko proiektuen zerrenda bat ere sortu da.
I. Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko To­pa­­keta honetan Austria, Inga­laterra, Gales, Irlanda, Alema­nia, Noruega, Galicia, Bretai­nia, Asturias eta Euskal Herriko 15 ordezkarik parte-hartu dute.
Ospatutako bileretan, sa­gar­­doarekin erlazionatutako es­perientzia turistikoen gara­pena nahiz  zabalpenaren in­gu­­ruko ezagutza zabaltzeko au­kera emango duen nazio­arteko sare bat sortzea adostu da.
Jennifer Scouarnec Bretai­niako ordezkariak adierazi zu­en moduan «produktuak ditu­en ezberdin­ta­sunen gainetik, harreman kultural haundia dago sagardoa ekoizten duten herrialdeen ar­tean». Arrazoi honengatik, honakoa azaldu zuen: «beste sektore batzuetan gertatzen den moduan, ardo­arenean kasu, ezinbestekoa da nazioarteko lankidetza».
Nazioarteko sare honen helburu nagusia, sagardoaren kul­tura nahiz turismo gastro­no­mikoa errotuak dituzten mer­katu ezberdinetako erreali­ta­tea jakitera ematea da. euskal sagardoaren kulturav ezagutzeko aukera izan dute.

 ‘The Cider insider’ ­liburuaren aurkezpena
Topaketa honen harira, Susa­nna Forbes kazetari eta idazle britainiarra gonbidatu da eta The Cider Insider, una guía esencial de 100 sidras artesanas liburua aurkeztu du.
Munduko beste sagardoez gain, idazleak Euskal Herriko 7 sagardo azpimarratu ditu: Zapi­ain, Zelaia, Gartziategi, Bordatto, Bereziartua, Gazta­ñana eta Isastegi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!