Indartsu dator urriko agenda ‘Txarriboda’ eta ‘Ttak’ antzerkiekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 3a, 02:00

Urriarekin batera kultur era­gile asko eta askok agenda mar­txan jartzen dute. Udara amaitu da eta opor garaia ere bai. Horrexegatik jendeari es­kaintza zabala egiten zaio eta lehen ekintzak hasten dira ira­gartzen. Udazkenean sartu ga­ra eta hori nabari da ekitaldi kul­turaletan. Ekitaldietan na­bar­­­mentzekoa da hilabete ama­i­eran antzeztuko den Txa­rriboda.
Euskarazko antzez­lan ho­ne­tan Mireiak eta Ima­nolek ez­kongai bikote perfek­tua osa­tzen dute. Zorionaren irudi di­ra. Ezkondu egin dira eta Patxi Bilbaok, emaz­te­gai­aren aitak eta Iper­tro­lako haundi man­diak, antolatu du ospa­kizun gala. Festa itzela.
Antzerkiarekin lotuta, baina batez ere euskerarekin, Euska­raldia ekimenaren harira, Ttak ikuskizuna eskainiko du Bea­triz Egizabal klown eta an­tzerkilariak, datorren aste­az­kenean, 19:00etan kultur etxe­an.  Umorea ardatz duen ba­ka­­rriz­keta da, ikusleak ego­eran jarri nahi ditu eta norbere hiz­kuntza jokabideen hausnar­ke­ta probokatu.

Ipuin kontaketa, zinea, hitzaldia, literatur solasaldia, argazki erakusketa...
Zineak euskaraz ere bere lekua du urrian. Euskara sailak Oin handiren semea eskainiko du urriaren 13an eta zine foru­mean Mariposas en el hierro dokumentala dago, urriaren 22an. Hainbat indarkeria mota jasandako emakumeen testi­gantzak jasotzen dira. Egun horretan bertan, literatur sola­saldian El Principitoren ingu­ruan hitzegingo da Jorge Ca­rre­rok zuzenduta.
Hiru eta 9 urteko hau­rren­tzat ipuin kontaketa egongo da, urriaren 11ean, kultur etxean. Lur Kortak Tximeletak bela­rriak irakurriko du.
Irakurketarekin lotuta, urri­aren 18an, haurrengan ira­kur­zaletasuna bultzatzeko hitzal­dia eskainiko da ikastolako aretoan.
Urriaren 19tik aurrera ar­gaz­ki erakusketa egongo da ikusgai kultur etxean. Sagar uz­tako rallyan parte hartu dute­nen argazkiak ikusi ahalko dira eta 19an bertan sariak banatuko dira.
Sagardoetxean asteburu­etan sagar muztioa egin eta das­tatzeko aukera ere badago familientzat.

Txirri, Mirri eta Txiribiton; eta Astigazte lehiaketa
Urrian ere Astigazte lehenengo lehiaketa jarri da martxan. Ber­tan, 12-18 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete eta Ergo­biako zubia gaitzat hartuta idaz­lana eta irudia aurkeztu beharko diztuzte urriaren 14a bai­no lehenago. Baldintzak www.astigarraga.eus web gu­ne­an irakurri daitezke.
Haurrentzako Txirri, Miri eta Txiribiton pailazoek ikus­kizuna eskainiko dute urriaren 21ean, Foru Plazan eta egun bat lehenago Pala Txapelketa mis­toa antolatu du gazte asan­bladak.

Urriko Agenda

10, Ttak. Asteazkena 19:00etan kultur etxean. Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak, Euskaraldia ekimenaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketaren bidez, ikusleak egoeran jarri nahi ditu eta norbere hizkuntza jokabideen hausnarketa probokatu. Ondoren, astigartarrak.eus atariaren aurkezpena egingo da. Sarrera doan.
11, Ipuin kontaketa: Tximeletak belarriak liburutegian, 18:00etan, osteguna. Saio bakarra 3-9 urte bitarteko haurrentzat. Lur Korta.
13, Zinema, Oin handiren semea. Larunbata kultur etxean, 17:00etan. Euskara saila, 2 euro.
14, I. Azstigazte. Igandea. Lehiaketan 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete eta Ergobiako zubia gaitzat duen idazlana eta irudia aurkeztu beharko dituzte urriaren 14rako. Oinarriak www.astigarraga.eus.
17, Aurkezpena mintzalagun eta zilegi eskolak. 09:30etan eta 18:30etan, asteazkenean. Nabarra Oñatz kaleko AEKren lokalean.
18, Hitzaldia: Nola sortu irakurzaletasuna haurrengan Ikastolako aretoan, ostegunean 18:30etan. Inoiz ez da goizegi irakurketa haurren bizitzan sartzeko eta haurren eta helduen arteko komunikaziorako tresna egokienetarikoa da, baita haurren garapenarako ere. Haurrak irakurketara hurbiltzeko, zaletasuna sortzeko, ba al dakigu zer egin motibatzeko?
19-31, Argazki erakusketa. Kultur etxean. XI Sagar Uztako argazki rallyko sariak hilaren 19an, 19:00etan, banatuko dira eta urriaren 31ra arte saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bana egongo dira ikusgai. Ordutegia: asteartetik larunbatera 11:00-13:30/16:00-19:30 eta igandean 11:00-13:30.
21, Txirri, Mirri eta Txiribiton, igandean, 17:30etan, Foru Plazan. Pailazoek Zoro gaitezen! ikuskizuna eskainiko dute: antzzerkia, komedia, pailazotza eta dantza, baina batez ere martxa uztartzen dituena. Taldearen betiko kantak abestuko dituzte.
22, Zine Foruma. Kultur etxea, 16:30etan, astelehenean. Mariposas en el hierro dokumentalean hainbat indarkeria mota jasandako emakumeen testigantzak jaso dira. Ideologia eta jatorri desberdinetakoak dira, baina guztiak bat datoz indarkeria gainditzeko nahiarekin, justiziazko etorkizun baketsuari begira jartzeko. Bertha Gaztelumendi zuzendariak egingo du filmaren aurkezpena.
22 Literatur solasaldia, astelehenean, 19:30etan liburutegian. Jorge Carrerok zuzenduta, hilabete honetan Antoine eta Saint-Exupèry idazlearen El Principito liburuaren ingurukoa izango da.
27, Txarriboda, antzerkia. Kultur etxean, 20:00etan, larunbatean. Kabareta Hika teatroaren eskutik. Sarrerak 6 euro helduek eta 3 euro adin txikikoek.
Asteburuetan, Sagardoetxean Sagarrari zukua atera familian!. Sagar muztioa egiteko aukera izango da, urriko asteburuetan: sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin jo, prentsatu eta egindako muztioa dastatu. Larunbatetan 12:00etan eta 17:30etan. Eta igandeetan 12:00etan. Euskaraz eta gazteleraz izango dira tailerrak. Helduek 4 euro eta haurrak doan. Erreserbak info@sagardoarenlurraldea.eus 943550575.
20, Pala txapelketa mistoa Txomiñenean, 16:00etan. izen ematea zabalik Zipotza tabernan urriaren 14ra arte. Astigaragako Gazte Asanblada da antolatzailea.
23, KZ Guneko dinamizatzailea bertan iznago da urriaren bertan izango da 16:00etatik 17:45etara.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!