Iraileko zita onari segida, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 2a, 02:00

Odola emateko zita izango da gaur, urriaren aurreneko astear­tearekin, Hernaniko anbulatorioan. 18:00etatik 20:30etara izango da, eta lehenago joanez gero, txanda hartzeko aukera egongo da. Irailekoa saio ona izan zen, 68 estrakziorekin, eta horri eustea espero dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!