Argazkizaleek zita igandean, Rallyarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 2a, 02:00

Igande honetan egingo dute, beste behin, Argazki Digitalen Rallya. 17garrenez antolatu du Hernaniko Argazki Forumak, eta udaletxeko arkupeetan ja­rri du zita, goizeko 09:00etan. Orduan zabalduko da izene­ma­tea, eta 10:00etara arte apun­tatu daiteke, 10 euroan; 16 urte­­tik beherakoek, doan. 
Izena eman eta berehala hasi dai­tez­ke lehia­ke­tarako argazkiak ateratzen, eguer­di­ko 14:00ak arte. Hamaiketakoa ere egingo dute Rioja tabernan. Argazkien gaiak, Rallyaren ha­si­­eran jakinaraziko dituzte, bai­na argazki guztiak Her­na­nin ate­ra beharko dira.

Sari banaketa, urriaren 26an
Partehartzaile bakoitzak, emai­l bidez bi­da­­li beharko ditu ar­gaz­kiak, gai bakoitzeko bana, hernani.rally@gmail.com hel­bi­dera. Urriaren 10a izango da azkeneko eguna. Argazki Foru­meko hiru partaidek osatuko dute epaimahaia, eta sari po­toloak izango dira, zortzi guz­tira. Urriaren 26an ba­na­tuko dituzte, 19:00etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!