Astigarragako kultur etxean egingo dute, bihar, Elkarbiziren 2018ko bosgarren ikastaroa: ETAren xantaia ekonomikoaren azpiko bizitza esperientziak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Juanma Barandiaran Etxeberria Goieki agentziaren zuzendariarekin, eta Migel Lazpiur Lamariano Confebaskeko lehendakari ohiarekin. Saioan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, eta gaur da azkeneko eguna: ganboiturri@gmail.com helbidera idatzi.