29garrenez egingo dute aurten Mugarri Bisita, Hernaniko Udalak eta Mendiriz Mendi elkarteak antolatuta. Larunbat honetan izango da: helduek Antxistatik Naparralderako ibilbidea egingo dute, 07:30etan Plazatik abiatuta (6 lagunentzako dago tokia); eta haurrek Ergobiatik Oriamendira, 09:00etan Plazan elkartuta. Biterin eman behar da izena, aurrez.