Igandean aurkeztuko dute ‘Ari du’ abestia, Milagrosa kaperan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 2a, 02:00

Azkeneko asteotan zenbait ekintza antolatu ditu Euskara Ari Du elkarteak; azkenekoa, joan den ostegunean Biterin egin zuten solasaldia, euskera eta kirola uztartuz, Joxe Ku­rutz Elosegi, Izaskun Zubi­za­rre­ta eta David Zurutuza­re­kin.

Eta ekintza sorta borobil­tzeko, zita berezia jarri dute igande honetan, Milagrosako kaperan. Izan ere, bertan aurkeztuko dute Ari du abestia. Arratsaldeko 19:00etan izango da abestiaren aurkezpen ofiziala, eta bertan egongo dira bi egileak: Maite Larburu eta Andoni Tolosa Morau.

Ekitaldi horretan, elkarrizketa egingo die Idurre Lekuo­nak, bi musikari eta abeslari­ei; eta galdera-erantzunak, abestiekin tartekatuko dituzte.
Saioaren bukaeran joko dute, jendaurrean aurrenekoz, Ari du abestia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!