Hamalau mus partida, hiru egunetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 5a, 01:00

Elkarte arteko mus txapelketako beste hamalau partida jokatuko dira aste honetan, gaurtik asteazkenera. Gaur ariko dira, Goiz Eguz­kiko Valentin eta Mere, Txantxangorriko Joxe eta Bixenteren kontra; Goiz Eguzkiko Benjamin eta Antonio, Txantxangorriko Jose Leon eta Jose Mariaren kontra; Ur Miako Pello eta Javier, Elur Txoriko Rafa eta Javi­ren kontra; Ur Miako Jexux eta Julian, Elur Txoriko Iñaki eta Axierren aurka; eta Sagastialdeko Josean eta Javi, Gure Txokoko Die­go eta Pavonen kontra. Bihar, beste bost partida jokatuko dira: Etxeberri A eta B, Sagastialde A eta Bren kontra; Txalaparta A eta B; Gure Txoko A eta Bren kontra; eta Txantxangorri A, Ur Mia Aren kontra. Eta asteazkenean beste lau: Santa Barbara A eta B, Elur Txori A eta Bren kontra; eta Goiz Eguzki A eta B, Ur Mia A eta Bren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!