Euskal Sagardoa jatorri deiturak antolatua, Euskal Pintxo potea izango da gaur Astigarragan, Euskal Sagardoa eta kalitatezko bertako produktuekin, 2 euroko prezioan. Horrez gain, dastatze gidatuak izango dira tabernetan, 19:00etan Norberto Almandoz plazan. Horrez gain, sariak izango dira kontsumitzaileentzat (sagardo loteak, kamisetak, aurreko mantalak, afariak...) eta produktu desberdinak Kupela, Pastoriza, Kaizoku, Kizki, Robin, Beizama, Txiki, Bukoi, Sagartxo, Ibai Lur, Ikatza, Bodeguilla, eta Astiarran. Azaroaren 9an Ikatza tabernan afari madiratua egongo da eta Ipintzan egindakoan jende ugari bildu zen.