Lau hernaniar onenen artean, Espainiako Kopa bukatuta

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 2a, 02:00

Proba garrantzitsua zeukaten asteburuan, Sevillan, Herna­ni­ko ipar martxako espezialistek. Espainiako Kopa zegoen jo­koan, hirugarren eta azkeneko proba baitzen, lehiatuko zutena; Burgelun izan zen au­rrenekoa, apirilean; eta Elchen bigarrena, ekainean. Eta se­ku­lako emaitzekin bueltatu dira hernaniarrak, Sevillatik.

Denboraldi ona borobildu zuten Mari Jose Villalbak eta Agustin Urretabizkaiak, eta bi­garren eta hirugarren bukatu dute Espainiako Kopa, hurrenez hurren, maila absolutuan. Gainera, biak izan dira txapeldun, beterano B kategorian.

Beste bi hernaniar ere ari­tu dira txapelketa lehiatzen, eta podiumera igo dira haiek ere, beterano C kategorian: txa­peldun izan da Visi Ma­dina, eta bigarren bukatu du Jose Luis Madinak.


Espainiako Txapelketa Mallorcan, asteburuan
Espainiako Kopa bukatuta, gertu dute hurrengo helburua ere. Izan ere, asteburu honetan bertan jokatuko da Espai­nia­ko Txapelketa. Mallorcan izango da, egun bakarreko proban, eta bertan izango dira hernaniarrak ere, espezialista onenen artean, berriro ohorezko postu horietan sailkatzeko ilusioarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!