Edizio berezia izango du aurtengoa, Albokarien Hernaniko Topaketak. 25 urte beteko ditu, eta horregatik, kontzertu berezi batekin emango diote hasiera, ostiralean. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute zita, Biterin, larunbateko egun haundiaren preludio izaten den kontzertuarekin; baina oraingoan, lau talde igoko dira taula gainera: musika eskolako ikasle gazteak aurrena; Iñigo Laugain laukotea ondoren, tartean Joxan Goikoetxea dela; Bitartean taldea gero, Ixiar Jauregi, Sebastian Ustarroz, Garazi Navas eta Haritz Ezeizak osatua; eta azkenik, Juan Mari Beltran, Ana Errege Belda, Ander Barrenetxea eta Ixiar Jauregi.
Larunbatean, berriz, Euskal Herri osoko albokari, panderojolo eta albokazaleak elkartuko dira, goizeko 11:30etan, udaletxeko arkupeetan. Kale bueltan ariko dira, eta 13:00etan, Tilosetan elkartuko dira, Albokaldia emanaldi sortarekin. Santa Barbara elkartean bazkaldu, eta kalejiran ibiliko dira arratsaldean, festa borobiltzeko.
URRIAK 5, ostirala
19:30, Alboka Topaketak 25 urte, kontzertu berezia, hainbat partehartzailerekin. Biterin.
URRIAK 6, larunbata
11:30, Albokari, panderojole eta albokazaleen elkarretaratzea, udaletxeko arkupeetan.
12:00, Albokari taldeen kale bueltak.
13:00, Albokaldia, Tilosetan: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparraldea eta Nafarroatik etorritako albokari taldeen emanaldia. Alboka egileen erakusketa ere, bertan. Euria eginez gero, Atsegindegin.
14:30, Albokarien herri bazkaria, Santa Barbara elkartean.
18:00, Albokarien kalejirak, herrian zehar.