Etxebizitzaren Astea gaurtik, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 2a, 02:00

Gaur hasi, eta urriaren 20ra arte luzatuko du Hernaniko Ka­leratzeak Stop taldeak, Etxe­bizitzaren Astea deitu duena. Hainbat ekintza antolatu ditu Hernanin, «etxebizitza duin eta eskuragarria» aldarrikatzeko.
Hitzaldi edo informazio saio batekin emango diote hasiera gaur, 19:30etan hasita, Biterin. Kaleratzeak Stopeko abokatu eta ekonomista kolaboratzai­le­­ek eskainiko dute: Nola be­rres­­kuratu hipoteketan behar ez be­zala ordaindutako dirua; zorren aurrean, bigarren au­ke­raren legea.
Aste honetan bertan izango da bigarren ekintza ere. Batzar publiko eta irekia deitu dute ostegunerako, 19:30etan hasita Plaza Berrin. Bertan, Kale­ra­tze­ak Stopek proposatzen duen Etxebizitza Legeaz ariko dira. Bost proposamen prestatu di­tuzte, etxebizitza eskubi­dea­ren alde eta kaleratzeen kontra; eta batzarrean aurkeztuko dituzte.

Kale antzerkia eta kontzertuak, bukatzeko
Datorren astean ez, hurren­go­an izango dira, Etxebizitzaren Astearen azkeneko ekintzak. Mahai ingurua eta hitzaldiak izango dira astean zehar, eta bukatzeko, kale antzerkia eta kontzertuak, hilaren 20an.

ETXEBIZITZAREN ASTEA - EGITARAUA

GAUR, asteartea
19:30, Nola berreskuratu hipoteketan behar ez bezala ordaindutako dirua; zorren aurrean, bigarren aukeraren legea. Kaleratzeak Stopeko abokatu eta ekonomista kolaboratzaileak. Biterin.
URRIAK 4, osteguna
19:30, Hernaniko Kaleratzeak Stop taldearen batzar publiko eta irekia: Guk proposatzen dugun Etxebizitza Legea. Plaza Berrin.
URRIAK 16, asteartea
19:30, Mahai ingurua: etxebizitza arazoetarako konponbideak. Alderdi politikoen ordezkariak eta Kaleratzeak Stopen ordezkaria. Udaletxeko aretoan.
URRIAK 17, asteazkena
19:30, Etxebizitzaren erabilera esperientzia berriak; erabilera laga­tzeko kooperatibak, hiri masoberia. Abaraska Erabilera Lagatzeko Kooperatiba, Donostia-Sostre Civic Kooperatiba, Bartzelona. Iraolako areto nagusian (Gabriel Zelaia).
URRIAK 20, larunbata
13:00, Kale antzerkia: Kale gorrian. Barsani konpainia. Kaxkoko balkoi batean.
20:30-22:00, Kontzertua: Etxebi­zi­tza duin eta eskuragarria. Bertso­la­riak eta raperoak. Tilosetan.
23:30-01:30, Kontzertua: Etxebi­zi­tza duin eta eskuragarria. Kantau­to­reak, eta J. Tiro eta El Quinto Con Tenedor taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!