Antzezlan bana, haur eta helduentzako

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 26a, 02:00

Asteburuan antzerki bi saio egongo dira Hernanin. Has­teko, etzi larunbatean, hau­rren­tzako Enaren kontuak antzezlana eskainiko da euskeraz, 12:00etan, Biterin. Fa­milia osoarentzat da eta sa­rre­ra 3 euro dira. Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun elkartuko dira oholtzan. 

Igandean, 19:00etan, Mila­grosan, Hozkailua eskainiko da. Helduentzako antzezlana da eta sarrera 7,5 euro dira. Ber­tan, Maite eta Karlos he­rri­rik herri dabiltza hozkailu zahar batekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!