Hirugarrenean bai!

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 1a, 02:00

Denboraldiko aurreneko par­tiduetan makal hasi zen Hernani, baina atzokoan bai; hirugarrenean lortu du garaipena Ohorezko Mailako errug­bi taldeak. El Pantanotik erasoko bonus eta guzti etxeratu ziren atzo mutilak, La Vilari 29 eta 38 irabazita.

Bigarren zatia, borobiltzeko
Partidua hasi bezala, erasora jo zuen Hernanik, eta 7garren minuturako entsegua egin eta transformatuta, zazpi puntu zituen aldeko. Baina La Vilak berehala erantzun zuen. Baita berriro Hernanik ere; 7-7, 14-7, 14-14. La Vila esnatu egin zen, ordea, eta 24 eta 14 aurreratu zen 20garren minurutrako. Atse­denaldia­ren aurretik, dena den, zigor entsegu bat izan zen Her­na­niren alde, eta beraz, 24-21 atzetik, baina indartsu bueltatu ziren zelaira, gero.

Hain zuzen, bigarren zatian hasierako tenoreari eutsi, eta partidua borobildu zuen Hernanik, eta ezer gutxi egin ahal izan zuen La Vilak: 24-28, 24-31, 29-31 eta 29-38, eraso bonus eta gutzi bueltatu ziren trikoloreak etxera.

Hurrengo partidua Clinic taldearen kontra jokatuko dute, etxean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!