Hitzen jaialdia, 3 egunez

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 30a, 02:00

Hitzaren inguruko jaialdia da Hitz-andana, eta asteazkenean hasiko da, hiru emanaldirekin. Tra­man­kuluak kontaketa antzeztua egingo da aurrena, 17:30e­tan Biterin, sei urtetik gora­ko­entzat. Ados teatroak, be­rriz, Xuxurlariak kale an­tzerkia egingo du Plazan, 18:30e­tan. Eta 20:00etan Oxido mikro an­tzerkia antzeztuko du Pez Lim­bok Urumea ikastolako eraikin zaharrean, gaz­te­laniaz, 16 urtetik gorakoentzat.

Ostegunean, bestalde, Ene maite kuttun guztiak, poesia eta musika emanaldia izango da Biterin, 20:00etan, Anne Sexton antologia liburuan oinarrituta, Ainara Gurrutxaga aktorearekin, Iban Urizar musikariarekin eta Harkaitz Cano idazlearekin.

Bukatzeko, urriaren 11n Kuba, Argentina eta Euskal Herriko inprobisatzaileen ema­­naldia izango da, 20:00e­tan Biterin. Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariek, eta Tomasita Quiala kubatarrak eta Araceli Argüello argentinarrak hartuko dute parte. Sarrerak, Biterin, 7,5 euroan salduko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!