Himalayatik agurra, hernaniarrei

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 30a, 02:00

Zazpi ordu inguruko ahaleginaren ondoren, gailurra egitea lortu dute Mikel Zubeldia eta Juanra Jódar mendizale hernaniarrek, Himalayan.
Annapurnako eskualdean dagoen Thorong Peak, 6.202 me­troko puntara igo ziren os­ti­ralean. Igoera nahiko zaila izan bada ere, pozik sentitu dira helburua lortuta, eta her­na­niarrekin gogoratu dira. 

Juanra Jódar bereziki Jesus Uzkudunekin gogoratu da, gaztetan mendizaletasunaren arra sortu baitzion, eta eskerrak eman nahi izan dizkio puntatik bidalitako me­zu­a­ren bidez: «Jesus, zurekin ika­si ge­nuen mendi eta zuhaitzen ber­detasunean gozatzen, eta gaur, Hima­layako gailur ho­ne­tatik, oroimenak bueltan eka­rri dizkit elkarrekin pasa ge­nituen egun haietako asko. Eskerrik asko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!