Festarekin aurrera, gibeletik ere

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 30a, 02:00

Festak antolatzeak lana ere ematen duela, eta atzealdean, baina gogotsu aritu da lanean Lizeaga auzoko Gibelalde auzo elkartea.
Ostiralean hasi zituzten fes­tak, eta atzokoan egun oso­an izan zen jai-giroa auzoan. Gaur ere, beste pixka baterako tartea izango da, noski!

Adinekoak ere, gogoan, jan-edanera jo aurretik
Eguna adinekoak omentzen hasiko dute, Sandiusterrin, egoitza ere auzoaren parte baita.
Jan-edanerako aukera izan­go da gero: tortilla lehia­ke­ta egingo da, eta sagardo dastaketa ere bai. Toka, botea eta musarekin borobilduko dute eguna.

Xakean, Devesa eta Estefano
Ostiraleko Xake Txapelketari dagokionez, 16 haurrek hartu zuten parte, eta Ekaitz Devesa eta Ekain Estefano nagusitu ziren haundien eta txikien ka­tegorian, hurrenez hurren. 

EGITARAUA

10:30, Omenaldia adinekoei, Sandiusterrin.
11:30, Tortillak eramateko ordu-muga, lehiaketan parte hartzeko.
12:30, Sagardo dastaketa eta trikitixa.
12:30, Toka eta bote txapelketak.
16:00, Mus txapelketa, Lizeaga tabernan.
20:00, Jaien bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!