Laubideren kontra gaur, Legazpin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Partidu garrantzitsua daukate gaur, Mundarroko neska jubenilek. Izan ere, kontrario zuzen bat izango dute aurrean: Laubideren kontra jokatuko dute, 16:15etan, Legazpiko Bikuña kiroldegian. Jokatutako lau partiduetatik, bat irabazi dute astigartarrek, eta beste hiruak galdu; legazpiarrek, berriz, berdinketa bat soilik lortu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!