Ikus-entzunezkoen bi lehiaketa, Beldur Barik bizitzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 30a, 02:00

Martxan jarri da, hiruga­rre­nez Hernanin, Beldur Barik pro­grama, Udalak, Berdin­ta­sun Kontseiluak, Arre­ma­ni­tzek, Gaz­te­lekuak eta herriko hain­bat eragile feministek bul­tzatuta. Horrela, ikus-en­tzu­nezkoen le­hia­­keta oro­ko­rraz gain, Her­nanin ere sariak banatuko dira.

Indarkeria sexista prebenitzeko
Beldur Barik EAEko institu­zi­o­ek bultzatutako programa da, in­darkeria sexista prebenitzeko. Beldur Barik jarrera bultzatu nahi da gazteen artean, hainbat bide erabilita.

Horietako bat da ikus-en­tzunezkoen lehiaketa. Neska eta mutilek desberdintasun egoe­ren aurrean nola eran­tzuten duten erakutsi behar da lan horietan. Aurtengo lehia­ketan parte hartzeko epea irekita dago azaroaren 9ra arte, eta oi­na­rri­ak ikusi eta lanak aur­kez­teko beldurbarik.eus web­gu­nera jo behar da; 12-17 urte arteko eta 18-26 urte arteko katego­rietan hartu daiteke parte (adin txikikoek baimena behar dute izena emateko).

Hernanin, beste sariketa bat
Lehiaketa orokor horretako sariak azaroaren 24an ba­natuko dira, eta bertara joa­teko autobusa jarriko da doan, Hernanitik (izena webgunean).

Baina Hernanin ere beste sari bat banatuko da kategoria bakoitzean, 150 eurokoa. Sari banaketa hori azaroaren 23an egingo da, 18:30etan Biterin.

Horrez gain, urriaren 27an topaketa egingo da, 10:00etan Biterin. Izaro Auzmendik eta Ibai Fresnedok tailer bana emango dute. Autodefentsa feminista, sexualitate pare­kidea eta ligoteo eta porno­grafia landuko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!