Hernaniko txakurren eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 20a

Hernaniko biztanlegoarean portzentaia batek txakurra du eta egungo ordenantza betez gero, animalia hauek eskubiderik gabe daude eta guztiz bazterturik. Egun hainbeste defenda­tzen diren animalien eskubideen alarde egiten da, baina errealitateak erakusten digu, Her­nanin, txakurrak egun osoa loturik pasa behar duela (baita inguruko mendietan ere, Santa Barbaran esaterako) eta ez duela inongo askatasunik. Debeku­arekin arazoa baztertu besterik ez da egiten, eta gure ustez soluzioa guztion arteko bizikidetza apropos bat izango litzateke.  Udalak ezin du beste alde batera begiratu eta behar honi konponbide bat eskaini behar dio.
Gure donostiar bizilagunen ordenantza eredutzat hartuz, txakurrak aske ibili ahal izateko guneak ezartzea proposatzen dugu, inbertsio ekonomikorik egin gabe. Hau da, Hernanin jada dauzkagun berdeguneak aprobetxatuz, ordutegi batzuk ezartzea txakurrak bertan aske ibili ahal izateko. Urteko sasoi desberdinak kontuan hartuz ordutegi moldaketak eginez.
Hauxe izan da Udaletxeak emandako “erantzuna”; lehenengo bi paragrafoak, gure ida­tziaren kopiatu/itsatsi triste bat eta azken esaldia hau: “Honen bidez, jakinarazten dizut udal honek oraingoz EZ duela aldatuko egungo ordenantza”.
Facebook orrialde bat sortu dugu: “Hernaniko txakurren eskubideen alde”, bertan topa ditzakezue informazio eta proposamen guztiak.
Ordutegi sinple batzuk, inongo inbertsio ekonomikorik gabe, benetan asko eskatzea al da? Edo…oso ondo  datorkie, aske dauzkagun bakoitzean, jartzen dizkiguten 300 euroko isun horiek?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!