Larunbatetan adinaren arabera, orduak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Gaztelekuko zerbitzua adin tarte desberdinetako gazteei da­go zuzendua, eta lokala oso haundia ez denez, larun­bate­tako zerbitzua adinen ara­bera banatu da ordu desber­dinetan. 16:30etatik 18:30etara: DBH 1 eta 2 adin tarteko gazteentzat egongo da irekia, 12-14 urte bitarteko gazte­txoak dira hauek. 

18:30etatik 20:30etara berriz DBH 3 eta 4ko adin tarteko gaz­teentzat, 14 eta 17 urte bitar­tekoak, egongo da zerbitzua.

Hau larunbatetan bakarrik gertatuko da. Beste egunetan zerbitzuaren ordutegia:  aste­ar­­tetik ostegunera 17:00-20:00 eta ostiraletik igandera 16:30-20:30 da. 
Kontakturako bidea: gaztelekua@hernani.eus eta 943 33 32 12. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!