Urumeako eraikin zaharra hartu du HerriGuneak

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Urumea HerriGunea bilakatu dute, Urumea ikastolaren erai­­kin zaharra. Ostiralean sar­tu ziren bertan, Tilosetan elkartu ondoren. Eta datozen egune­tarako, dagoeneko anto­latu dituzte zenbait ekintza.

Atzo asanblada irekia egin zuten: «irekia esaten dugu, zuen partehartzea ezin­­bes­tekoa delako proiektu hone­tan», jakinarazi dute: «Herri­Guneko gela guztiek badau­kate izaera bat; baina edu­kiontziak ez du zertan edukia baldintzatu. Gehi­enetan, espa­zioa baino, era­bilera delako garran­tzitsuena». 
Gaur, berriz, auzolana egin­go dute, goizeko 11:00etan hasita: «espazioetan egin dai­tez­­keen ekintzak edota de­korazioak pentsatzea izango da helburua. Lasai eta konfi­antzaz etorri; auzolana ahalik eta gozagarrien dinamizatzen saiatuko gara eta!». Eta ondoren, 19:00etan, merienda eta otsoaren jolasa antolatu dute.

Udalarekin, harremanetan
Eraikina Udalarena izanik, HerriGuneako kideak Udala­rekin harremanetan jarri dira, eta gaia bideratzen ari dira. Bilera baterako jarri dute zita, egoera lantzeko. Uda­lean, Hirigintza Batzor­dean aztertu izan dute eraikina­rekin zer egin, eta mahai gainean dago gaia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!