Jai-giroak koloreztatuko du Lizeaga

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Atzo jaso zuten Lizeaga auzo­ko haurrek, marrazki lehia­ke­ta­rako materiala. Eta gaur eta bihar, behintzat, koloretsu ma­rraztuko dute auzoa, festekin gozatzeko 48 ordu baitauzkate aurretik, Lizeagan.

Hain justu, haur eta gaz­te­txoek denetik izango dute gaur, goiz eta arratsalde. Jolaserako gogoz hasiko dute eguna, bai­na ahaztu gabe marrazkiak bu­katu behar dituztela! Izan ere, 11:30etara arte daukate entre­ga­­tzeko. Eta behin lanak bu­ka­tuta, ondo merezitako hamai­ketakoa ere egingo dute. Gero, elkarrekin aterako dira buru­haundiak eta Gautxori txa­ran­ga, kaleak alaitzera.

Eguerdian, berriz, maha­ia­ren bueltan elkartuko dira au­zo­tarrak. Jendetza biltzen da urtero, jaien larunbateko herri bazkarian, eta aurten ez da gutxiago izango. 14:30etan jarri dute zita, eta txartelak auzoko bost tabernatan daude salgai, 12 euroan: Aitan-Etxe, Bodega Riojana, Pacheco, Lizarra eta Li­zeaga. Eta bost horietan dau­de salgai, baita ere, gaur gaueko koadrilen afarirako tiketak, 8 euroan horiek. Dena den, afa­ri­­ra­ko posible da norberak bere afaria eramatea ere.

Herri bazkariaren ondoren, doan izango dituzte barrakak haurrek, eta bingoan ariko dira denak gero.

Afariaren aurretik, hala ere, ondo pasatzeko aitzakiarik ez dute faltako: haurrek doan izan­go dituzte barrakak, bingoan  ere ariko dira gero denak, eta musika karroza aterako dute kalera, azkenik. Musikarik ez da faltako afalostean ere, eta pokerrean dakitenek, Pacheco tabernan daukate zita gauean, txapelketa jokatzeko.

Tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa, bihar
Omenaldi batekin hasiko dute biharko eguna, Sandiusterrin adinekoei egingo dietena. Eta ondoren, festetan ezaguna den plan batekin borobilduko dute goiza: tortilla lehiaketa egingo dute aurrena, eta sagardo das­taketa gero, trikitilarien errit­mora. Toka eta bote txa­pel­ke­tak ere jokatuko dituzte eguer­di partean.

Arratsaldea, berriz, lasaiago hartuko dute, jaiei bukaera emateko. Mus txapelketa joka­tuko dute Lizeaga tabernan, arratsaldeko 16:00etan. Ilun­tze­ko 20:00ak direnean emango diete bukaera jaiei. Ordura arte, aprobetxatzea onena!

LIZEAGAKO JAIAK

GAUR, larunbata
10:00, Umeentzako jolasak.
11:30, Lehiaketarako marrazkien bilketa, eta umeentzako hamaike­takoa.
12:00, Buruhaundiak eta Gautxori txaranga.
14:30, Herri bazkaria.
16:00, Barrakak umeentzat dohainik.
17:30, Bingoa.
19:00, Musika karroza.
21:00, Koadrilen afaria.
22:30, Musika DJen eskutik.
23:00, Poker txapelketa, Pacheco tabernan.

BIHAR, igandea
10:30, Omenaldia adinekoei, Sandiusterrin.
11:30, Tortillak emateko ordu-muga, lehiaketan parte hartzeko.
12:30, Sagardo dastaketa eta trikitixa.
12:30, Toka eta bote txapelketak.
16:00, Mus txapelketa, Lizeaga tabernan.
20:00, Jaien bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!