Aste eta erdiko egitaraua prestatu du Kontrakantxa Gaztetxeak, bere 12garren urteurrena ospatzeko. Eta azkeneko ekintzak, gaur bertan izango dira. Goizeko 10:00etan jarri dute aurreneko zita, auzolanerako. Eta ondoren, bazkari baten bueltan elkartuko dira, 14:00etan. Bazkarirako txartelak, Garin eta Goiz Argi tabernetan daude salgai. Sobremesa girotua ere ez da faltako, bazkalostean.
Eta ondo girotutakoa izango da gaua ere, musikarekin. 23:00etan hasita, Kilimak taldearen kontzertua izango da aurrena, eta DJ PZ gero.