Frontoia ‘inpernu’, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Etxean ariko da gaur, Xabier Solano Maiza trikitilari ereño­tzuarra. Eta emanaldi berezi batekin dator, gainera. Gaueko 22:00etan hasita, Inpernuko izeneko ikuskizuna eskainiko du, Ereñotzuko frontoian.

Ez da bakarrik igoko taula gainera, hala ere. Bere bizitzako istorio kuttunenak aterako ditu jendaurrera, hainbat dan­tzari eta antzezlek lagunduta, eta ikusentzunezkoekin. Ere­ño­­tzu bere azkeneko diskoa aur­keztuko du, eta sorpresak ere izango dira: «uste dut urduri egongo naizela», onartu du.

Kontzerturako geratzen di­ren sarrerak, Ereñotzuko plazan jarriko dituzte salgai, arra­tsaldeko 17:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!