Sagar Uzta Festako programaren barruan, bi partidu izango dira bihar frontoian. Aurrenekoa, lau t’erdian, Azpiri eta Zubiriaren artekoa izango da; eta bigarrena, binaka, Labaka eta Santxezek aurrez aurre izango dituzte Salaberria eta Bergera. 17:15etan hasita izango dira.