Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiari dagozkion lau finalaurrekoak burututa, gaur izango da finala Usurbilen. Epaimahai herrikoieko kideek afariarekin batera dastatuko dituzte finalera iritsi diren 12 sagardoak, eta beren iritziekin erabakiko da nork jasoko duen aurtengo txapela. Afaria arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Usurbilgo frontoian. 41 sagardotegik hartu dute parte, tartean, hamar astigartar.