Oier Gurutzealde astigartarrak aurreko astean jokatu zuen Eneko Maizen kontra Espainiako Kopako finaleko joanekoa. Iruñean izan zen eta 15-7 eta 15-6 galdu zuen. Itzulekoa Bartzelonan jokatuko dute, bertan egongo baitira urriko mundialeko instalazioak bisitatzen. Igandean izango da norgehiagoka, 11:30etan, Vall D’Hebronen.