Urko Semperenak zilarrezkoa, Euskal selekzioarekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Valentzian izan zen aurreko asteburuan Urko Semperena astigartarra, Euskal selekzioarekin Espainiako Elite eta 23 urte Azpiko txapelketan. Balea­reetako taldeak eskuratu zuen urrea 04:19:346 denbora eginda; eta zilarrezkoa lortu zuen Euskal selekzioak, hiru minutu gehiagorekin. Hirugarren izan zen bertako taldea, Valen­tzia­rra.

Bakarkako pertsekuzio-proba, aurrenekoa
Ostiralean hasi zuten txapelketa bakarkako pertsekuzio-probarekin. Hamazazpi txirrindularik jokatu zuten, eta bertan, hamargarren izatea lortu zuen Semperenak. 04:44:898 denbora egin zuen estreinaldian, eta partehartzaile gazteena izanda. Bere kategorian, aldiz, bigarren izan zen; aurrenekoa izan zen talde balearreko Xabi Canellas.

Scrach proba izan zen bigarrena; honetan ere, ederki arituta, finalean egotea lortu zuen, eta bigarren izan zen, berriro ere, 23 urte azpiko kategorian. 
Nabarmentzekoa da erraz irabazi ziola azkeneko esprinta tropelari. Beste balear bat izan zen txapeldun: Pau Llarenas.

Azkeneko proba, erabakigarriena
Igandean izan zuten azkeneko proba, taldeko pertsekuzio-pro­ba, hain zuzen, baina larun­ba­tean bertan egin zuten sailkapenekoa. Urko Semperena, Illart Zuazubiskar, Aitor Rey eta Aitor Larrañagarekin batera sail­katu zen Baleareetako taldearen kontra urrezkoaren bila ateratzeko. Azkenean, bigarren egin zuten, zilarrezkoa lortuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!