SUV izeneko autoak, errepidean zein mendian ibiltzeko todoterrenoak, dira gaur egun tiradizo gehien daukatenak. Baina abuztuan, ezustekoa eman du bestelako kotxe batek: Kia Carens izan da salduena, udarako hilabete nagusian. Kia etxearen monobolumenaren 5.114 unitate saldu dira estatuan, hilabete bakarrean.
Alde nabarmenarekin nagusitu da, gainera. Bigarren salduenak, Nissan Qashqaik, 3.680 unitate saldu ditu; eta hirugarrenak, Renault etxearen Mégane modeloak, 3.299 unitate.
Nabarmentzekoa da, gainera, abuztuko salmentak oso altuak izan direla. Guztira, estatuan 100.000 auto baino gehiago saldu dira: 108.442 izan dira, zehazki; joan den urteko abuztuan baino %48,8 gehiago.
ABUZTUKO KOTXE SALDUENAK
- Kia Carens
- Nissan Qashqai
- Renault Mégane
- Fiat 500
- Renault Clio
- Dacia Sandero
- Seat León
- Renault Captur
- Seat Ibiza
- Hyundai Tucson