Adunako Zabala sagardotegiarentzat, aurreneko saria

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Adunako Zabala sagardotegia izan da Kizkia Taldearen hemeretzigarren Sagardo Txapelketako garailea, 116 punturekin. Astigarragako Petritegi izan zen bigarren, 115,5 punturekin; eta Urnietako Eula sailkatu zen hirugarren, 113,5 puntu lortuta. Txapelketa irailean zehar jokatu dute, eta hain justu, asteazken honetan egin zuten finala, Gure Izarra elkartean. Beste hiru finalista ere izan ziren, hasierako hogei partaideetatik: Adunako Aburuza, Usurbilgo Urdaira eta Aiako Izeta sagardotegiak izan ziren, hurrenez hurren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!