«Xantaia ekonomikoa» jasan dutenekin, zita

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Hernanitik Astigarragara mu­gituko dira, oraingo honetan, El­karbizi taldeko kideak, eta bertan eskainiko dute urriko hi­tzaldi-ikastaroa. ETAren xantaia ekonomikoaren azpiko bi­zitza esperientziak izango di­tuz­te aztergai urriaren 3an, hau da, datorren asteazkenean. 

Arratsaldeko 19:00etan hasita izango da hori, kultur etxeko areto nagusian.

Saioa irekia da, baina izena eman behar da datorren asteartea, urriaren 2a baino lehen: ganboiturri@gmail.com helbidean.

Barandiaran eta Lazpiur, hizlari
Elkarbizik azaldutakoaren arabera, helburua da «zerga iraul­tzailearen xantaiaren azpian bizi izan zirenen drama ikusaraztea. Biktimak izan direnengan -eta be­raien senide eta lagunengan- sortutako kalte eta izua ezagu­tzera ematea». Izan ere, Deustuko Uniber­tsitatearen ikerketa baten arabera, «jasotako mehatxua beren pribatutasunean mantendu zuten».
Gaiaren inguruan hitz egiteko, beren esperientzia kontatuko dute Juanma Ba­randiaran Etxeberriak, Goie­rri­ko Goieki Agentziaren zuzendaria izan zenak, eta Migel Lazpiur La­marianok, Confebask enpresarien elkarteko lehendakaria izan zenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!