«Kaleratzeak gaur egun ez dira murriztu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Stop Kaleratzeakek Etxebi­zi­tza­ren astea antolatu du da­to­rren asteartetik, urriaren 2tik, ha­­sita. «Etxebizitza duin eta es­ku­­ragarri baten alde Her­nanin antolatu da. Eta tartean zubia da­goenez urriaren 20ra arte iraun­go du», dio Kike Riañok, Stop Kaleratzeakeko kideak.

Gaur egun komuni­kabi­deetan lehenengo mailako albiste izateari utzi zioten orain urte batzuk, baian orain­dik ere arazo larria da. Riañok gogoratzen du. «Azken zazpi ur­­teetan kaleratzeak ez dira jeitsi, mantendu egin dira. Al­datu dena da hasieran etxega­be­tzeak zirela eta gaur egun berriz alokairua ordaindu ezin dutenak kaleratzen direla. Bai­na arazoak jarraitzen du. Ho­ne­lako astea antolatzea be­ha­rrezkoa da». 

Sei urtetan lorpen haundiak egin ditugu
Riañok elkar­te­ak sei urtetan lortuta­koaz hitzegiten du. «Sei urte da­ra­matzagu lana egiten Her­nanin eta hori ospatzeko an­­tolatu dugu. Urte guzti hau­etan gauza as­ko egin ditugu. Etxe kale­ratzerik ga­beko herria izen­datu da; gel­ditu eta bide­ratu egiten dira kaleratze ba­tzuk eta proto­koloa jartzen da mar­txan.  Etxe­bizitzaren udal ma­­haia biltzen da bitartekari­tza egiteko. Kaleratzea gel­di­tzea po­­si­ble ez bada, saiatzen da ma­­hai hori beste etxebizitza bat esku­ragarri jartzen. Her­na­nin mar­txan bi kasutan ja­rri da eta irtenbidea eman ge­nien. Biak ziren alokai­ru­aren in­guruan». 

Hori orain urte bete inguru gertatu zen eta Riañok dio «zo­rionez Hernanin ez da kale­ratze kasu gehiago egon. Etxe­bizitzaren mahai perma­nen­te bat dago eta bestea zaba­lagoa da. Orokorrean 10-12 per­tso­na gaude eta protokoloa ze­haztu eta martxan jarri da. Az­ken boladan hutsik dauden etxe­bizitzak alokagailu esku­ra­garrian nola jarri ari gara lan­tzen.

Hernanin oso altu daude alokairuak, nekez aurkitu dai­teke 600 euroan alokatu dai­­te­keen etxebizitza eta aur­kitzen bada etxebizitza tra­ketsa iza­ten da. Alokairu eskuragarria bultzatzeko bilerak egin ditugu etxebizitza jabeekin. Banku­ekin ere egin ditugu bilerak, na­­hiz eta oraingoz eskuak gar­bitu. Auzoz auzo zenbat etxe dauden hutsik ari gara biltzen prezioak merketzeko».

Etxebizitza publikoaren par­­kea askoz ere zabalagoa egi­­tea ere eskatzen ari dira. «Ez da erraza, baina saiatzen ari gara. Eu­ropako hainbat hi­ri­etan ohi­koa da, Vienan esaterako. Alo­kairuak oso eskuragarriak di­ra. Hemen arazoa dugu horrekin oraingoz ezer gutxi egin delako».

Baina horiek ez dira lortu den gauza bakarrak. «Mikro­kre­di­tu­en funtsa bultzatu eta mar­txan jartzeko lagundu da. Gaur egun 20 mikrokreditu inguru daude. Hernani Erabaki pro­ze­suaren barruan propo­satu eta irten zen. Bazterketa sozialean erortzeko arriskua badago ema­ten dira». Riañok jendea animatzen du beraie­kin kola­boratzera «gauzak lor­tzen di­ra­lako».

Kongresuan Etxebizitzaren ­Lege berria eztabaidatuko da eta onartu edo ez ikusteko dago

Hitzaldi eta mahai ingurua egongo dira, eta esperientzi berriak aurkeztuko dira
Hitzaldi, mahai-inguru, eta solasaldiak lau izango dira guztira eta bertan informazio asko emango da gaiaren, esperientzia berrien eta legeen inguruan. Espainia Europatik zigor­tzen ari dira kasu askotan. «Gehiegizko klau­sulak daude­lako. Esa­te­rako diru batzuk berres­kuratu daitezke eta ho­rren in­gu­ruan hitzegingo da jardu­naldietan. Bigarren aukeraren legea ere badago. «Enpresen­tzako dau­den EREak bezalaxe. Pertsona fisikoek ere egin dezakete».

Etxebizitzaren Legea ere ezagutaraziko da. «Orain gutxi Madrilgo kongresuan eztabai­datzea onartu da eta zain gaude ea onartuko den edo ez. Lege horren arabera ordainean ematea da zutabe nagusia. Ordaindu ezin baduzu pisua buel­­tatzen duzu, baina zorra eza­batzen da. Kaleratzerik ez, alokairu eskuragarria bul­tza­tu, etxebizitza soziala haun­ditu eta hornikuntzak ber­matuta izatea dira legearen bes­te oina­rri­etako lau».  

Urriaren 17an esperientzia berrien txanda izango da. «Bertan Kataluniako esperi­entzia kooperatibistak ezagu­ta­raziko dira». 

Eta azken egunean kale antzerkia eta kontzertuak es­kainiko dira. Bertsolari, ra­pe­ro eta kantautoreekin. Hori urri­aren 20an izango da. 

 

ETXEBIZITZAREN ASTEA


Urriak 2, asteartea
19:30, Biterin: Nola berreskuratu hipotekan behar ez bezela ordaindutako dirua. Zorren aurrean, bigarren aukeraren legea.
 
Urriak 4, osteguna
19:30, Plaza Berrin: Hernaniko kaleratzeak Stop-en batzar publiko eta irekia. «Guk proposatzen dugun etxebizitza legea». 

Urriak 16, asteartea
19:30, Udaletxeko Aretoan: Mahai ingurua alderdi politikoen ordezkariak eta kaleratzeak STOPeko ordezkaria. 

Urriak 17, asteazkena
19:30, Iraolako areto nagusian (Gabriel Zelaia): Etxebizitzaren erabilera esperientzia berriak; 
erabilera lagatzeko kooperatibak, hiri masoberia. Abaraska Erabilera Lagatzeko Kooperatiba, Donostia. Sostre Civic Kooperatiba, Bartzelona. 

Urriak 20, larunbata
13:00, Alde Zaharreko balkoi batean: Kale Antzerkia, Kale Gorrian. Barsani konpainia. 

20:30-22:00, Tilosetan: Kontzertua: Etxebizitza duin eta eskuragarria. Bertsolariak eta raperoak.

23:30-01:30, Tilosetan: Kontzertua: Etxebizitza duin eta eskuragarria. Kantautoreak, J. Tiro eta El Quinto Con Tenedor taldeak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!