Arrieta eta Lizeaga, gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Atzo gauetik hasi eta bihar arte CD Hernaniko pilotariek 11 partida jokatu behar dituzte; zortzi Gipuzkoako txapelketan eta hiru txapelketa pribatuetan. Partida inportanteena gaur jokatzen da Hernanin, arratsaldeko 4etan. Nagusi ohorezko mailan Ioritz Arrieta eta Markel Lizeagak, Zubiria-Irazustabarrena Intxurreko bikotearen kontra jokatuko dute. Bestetik, pasa den astelehenean hernaniarren arteko partidua jokatu zen Aginagan. Paul Ojuel eta Bergerek 7-22 galdu zuten, Ioritz Arrieta eta Zezeagaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!