25-15, hernaniarren arteko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 29a, 02:00

Munduko Pilota Batzarrak urtero zirkuitu bat osatzen du selekzioan aukeratutako pilotariekin. Aurten hiru hernaniar aukeratu dituzte. Ostegunean hasi zituzten partiduak eta hirurak elkarren aurka aritu ziren. Irazustabarrena eta Huizik 25-15 irabazi zieten Ibañez eta Arrietak osatzen duten bikoteari. Bestetik, asteburuan zehar partidu desberdinak jokatuko dira. Gipuzkoako Txapelketan, mutilak Errenterian ariko dira, eta neskak Hernanin. Igandekoan, hernaniarrek partidua irabazita daukate, aurkariek ezin dutelako jokatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!